UDARAN ERE KIROLARI!
Udarako oporrak bertan ditugu eta kirola egiteko aukerak anitzak dira. Zure kabuz egin dezakezu hondartzan, zelaietan, kiroldegietan, mendian... baina badira kirola egiteko antolatzen diren udaleku eta txapelketak ere:
1. DONOSTI CUP txapelketa
- Talde guztiei irekita dagoen txapelketa- Belar natural eta artifizialezko zelaiak- Futbol 11: urte aurrean jaiotako 2 jokalariak sartzea baimenduta dago- Gutxienez 4 partida talde bakoitzeko- 50 minutuko prtidak (25 minutuko bi zati)- Laguntza medikoa zelai guztietanEta garrantzitsuena, zure taldekoekin oso ongi pasatzeko aukera: partiduetan eta baita ondoren ere antolatzen diren afari, festa eta abarretan!
2. BALOIAREN AMETSAK udalekuak
Martuteneko futbol zelaian egiten dira udaleku hauek: futbol eskola. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Futboleko entrenamenduak izateaz gain, haurrek eskulanak, irteera ezberdinak... burutuko dituzte. Beraz, futbol zelaiaz gain, Martuteneko Gaztelekua ere erabiliko da jarduerak aurrera eramateko. Martutenekoak ez diren haurrentzat, joan-etorria egingo duen autobus zerbitzua egongo da.Hona hemen Baloiaren ametsarekin kontaktatzeko helbidea: klikatu hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario