miércoles, 20 de mayo de 2009

PSIKOMOTRIZITATEA ESKOLAN


Egun, psikomotrizitatearen praktika hedatzen ari da; eratuz eta finkatuz doa diziplina aplikatu gisa.

Hezkuntza-gune publiko eta pribatuek, curriculumetan psikomotrizitatearen praktika txertatu dute eta jakina, abian jarri dituzte praktika horrek agintzen dituen berariazko areto eta baliabideak.

Hau da ARANTZAZUKO AMAREN kasua. Haur Hezkuntzako taldeekin lantzeaz gain, Lehen Hezkuntzako 1.ziklokoekin ere Psikomotrizitate saioak lantzen dira.

Honako hauek dira Psikomotrizitatearen helburuak:

- Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu
- Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu.
- Ekintza motrizen bitartez, esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen laguntzea.

Helburu zehatzak aldiz, hauek:

- Ekintza eta jolasen bidez haurren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
- Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
- Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
- Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
- Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.


Hona hemen Psikomotrizitate saio bat nolakoa den ezagutzeko bideo bat:


3 comentarios:

  1. Bueno ni magisteritza ikasten nabil baita, baina berezia eta hau guztientzat garrantzitsua dela uste dut psikomotrizitatea, eta haurrak ez direnentzat baita ere!

    ResponderEliminar
  2. Nik psikopedaogia ikasi dut, eta psikomotrizitateak onura kognitiboen eragileetako bat izan daiteke. Ikasleen ikasketa prozesuan ere oso baliagarria da, ondo bideratzen jakinez gero.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrikasko zuen ekarpenengatik!
    Julene eta Alize

    ResponderEliminar