miércoles, 13 de mayo de 2009

Kirola egiteko 25 arrazoi

Askotan entzunda edukiko duzue kirola egitea beharrezkoa dela hainbat arrazoiengatik. Hona hemen arrazoi hauei buruz hitz egiten duen liburu interesgarriaren aurrerapen bat:

Kirola egiteko lehen bost arrazoiak

Bizi-kalitatea eta ongizate psikologikoa: kirola egiteko gure bizimoduaz dugun pertzepzio subjektiboa hobetzen lagunduko digu kirolak: osasuna, lagunak, gaitasunak, sentimendu positiboak...
Gogo-aldartea: ariketa fisikoa maiz egiten dutenek sedentarioek baino gogo-aldarte positiboagoa eta umore hobea azaldu ohi dute.
Autoestimua: kirolari esker, geure buruaz dugun iritzia hobetzen da, honako ezaugarri hauei buruzko ideia hobetuta: geure sasoi, trebetasun fisiko, gorputz-irudi eta onespen sozialari buruzkoa.
Osasun mentala: ariketa fisikoa erregulartasunez egitea osasun mental positiboa garatzeko giltza dugu; eta egokia da buruko hainbat arazo saihestu edo leuntzeko ere.
Estresa: sasoi hobea dutenek estres-maila baxuagoa dute, arriskuen aurrean erantzun apalagoa; eta normaltasuna azkarrago berreskuratzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario