lunes, 18 de mayo de 2009

KIROLAREN ONURAK UME ETA GAZTEETAN


ARIKETA FISIKO, KIROLA ETA OSASUNA GARAPENEAN: ORAIN ETA ETORKIZUNEAN


Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.

Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.

Ariketa fisikoak osasunaren bost alor ezberdinetan eragin handia du:

  • Bihotz eta odol-hodien sisteman
  • Sistema muskular eta eskeletikoan
  • Gizentasun eta odol-lipidoen kontrolean
  • Arnas aparatuan
  • Diabetearen kontrola eta prebentzioan.

Hobi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario