miércoles, 27 de mayo de 2009

AEROBIKA LANTZEKO PROPOSAMENA

Klikatu irudian

FLOORBALL

Arantzazuko Ama Ikastolako azken hiruhilabetean, kirol arternatiboak lantzen ditugu batez ere. Kirol hauek ez dira beti ezagunak eta ikasleek, askotan, ez dituzte praktikatzen eskolatik kanpo. Horregatik oso motibagarriak izaten dira kirol hauek kurtso bukaeran praktikatzeko.

Bukatzear daukagun unitatea, Floorball edo lurreko hockey -arena da. Nire saioak prestatzeko maixua.com en publikaturik dagoen unitate didaktiko batean oinarritu naiz. Unitatea didaktikoa ikusi nahi baduzue, egizue klik esteka honetan.

Egokitzapenak egin ondoren, bigarren eta hirugarren zikloan jarri dut martxan. Aipatzekoa izan da ikasleek nola errespetatu dituzten arauak. Ongi azpimarratuko arauak, hori bai, stick edo makilak modu desegokian erabiliz gero, harriskutsuak izan bait daitezke.

Jose Luis Arrese
http://www.maixua.com/

miércoles, 20 de mayo de 2009

PSIKOMOTRIZITATEA ESKOLAN


Egun, psikomotrizitatearen praktika hedatzen ari da; eratuz eta finkatuz doa diziplina aplikatu gisa.

Hezkuntza-gune publiko eta pribatuek, curriculumetan psikomotrizitatearen praktika txertatu dute eta jakina, abian jarri dituzte praktika horrek agintzen dituen berariazko areto eta baliabideak.

Hau da ARANTZAZUKO AMAREN kasua. Haur Hezkuntzako taldeekin lantzeaz gain, Lehen Hezkuntzako 1.ziklokoekin ere Psikomotrizitate saioak lantzen dira.

Honako hauek dira Psikomotrizitatearen helburuak:

- Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu
- Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu.
- Ekintza motrizen bitartez, esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen laguntzea.

Helburu zehatzak aldiz, hauek:

- Ekintza eta jolasen bidez haurren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
- Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
- Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
- Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
- Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.


Hona hemen Psikomotrizitate saio bat nolakoa den ezagutzeko bideo bat:


lunes, 18 de mayo de 2009

HEZIKETA FISIKOA IKUSTEKO MODU EZBERDIN BAT

Ariketa fisikoa + Nutrizioa = Osasuna

Oso modan daude gaur egun elikaduraren trastornoaren ondorioz sortzen diren gaixotasunak. Hauek gainera gehienetan haur gaztetxoenen artean ematen dira, horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu gurasoek honi buruz gehiago jakitea.

Kirola egin? Jakina, baina txikiek neurri txikian.


Haurrek eta gaztetxoek berezkoa dute euren indarra, trebetasuna, abiadura, erresistentzia eta abar beste batzuekin alderatu beharra. Jolasak —eta kirola batez ere—haurrak eta gaztetxoak egoera fisiko egokira hel daitezen bide naturala dira. Hala ere, gazteenengan gero eta maizago, lehia-kirola bultzatzen da. Horrek baditu bere alde onak, baina baita txarrak ere. Gakoa neurrian dago.

Klikatu hemen kirolak haurrengan ekar ditzakeen kalteak ezagutzeko. Hainabat aholku ere aurkituko dituzu bertan.





KIROLAREN ONURAK UME ETA GAZTEETAN


ARIKETA FISIKO, KIROLA ETA OSASUNA GARAPENEAN: ORAIN ETA ETORKIZUNEAN


Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.

Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.

Ariketa fisikoak osasunaren bost alor ezberdinetan eragin handia du:

  • Bihotz eta odol-hodien sisteman
  • Sistema muskular eta eskeletikoan
  • Gizentasun eta odol-lipidoen kontrolean
  • Arnas aparatuan
  • Diabetearen kontrola eta prebentzioan.

Hobi buruz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

jueves, 14 de mayo de 2009

Hezitzaileentzako gida

Haurrek elikadura egoki bat eramatea oso garrantzitsua da bizitza osasuntsu bat eraman nahi badute. Horregatik ariketa fisikoaz gain jateko ohiturak ere zaindu behar dira. Hona hemen hau guztia biltzen duen gida oso interesgarri bat:
Obesidad Educa Guia Eus3
View more documents from eiders.

UDARAN ERE KIROLARI!

Udarako oporrak bertan ditugu eta kirola egiteko aukerak anitzak dira. Zure kabuz egin dezakezu hondartzan, zelaietan, kiroldegietan, mendian... baina badira kirola egiteko antolatzen diren udaleku eta txapelketak ere:

1. DONOSTI C
UP txapelketa

- Talde guztiei irekita dagoen txapelketa
- Belar natural eta artifizialezko zelaiak
- Futbol 11: urte aurrean jaiotako 2 jokalariak sartzea baimenduta dago
- Gutxienez 4 partida talde bakoitzeko
- 50 minutuko prtidak (25 minutuko bi zati)
- Laguntza medikoa zelai guztietan
Eta garrantzitsuena, zure taldekoekin oso ongi pasatzeko aukera: partiduetan eta baita ondoren ere antolatzen diren afari, festa eta abarretan!


2. BALOIAREN AMETSAK udalekuak


Martuteneko futbol zelaian egiten dira udaleku hauek: futbol eskola. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Futboleko entrenamenduak izateaz gain, haurrek eskulanak, irteera ezberdinak... burutuko dituzte. Beraz, futbol zelaiaz gain, Martuteneko Gaztelekua ere erabiliko da jarduerak aurrera eramateko. Martutenekoak ez diren haurrentzat, joan-etorria egingo duen autobus zerbitzua egongo da.


Hona hemen Baloiaren ametsarekin kontaktatzeko helbidea: klikatu hemen.

miércoles, 13 de mayo de 2009

Kirola egiteko 25 arrazoi

Askotan entzunda edukiko duzue kirola egitea beharrezkoa dela hainbat arrazoiengatik. Hona hemen arrazoi hauei buruz hitz egiten duen liburu interesgarriaren aurrerapen bat:

Kirola egiteko lehen bost arrazoiak

Bizi-kalitatea eta ongizate psikologikoa: kirola egiteko gure bizimoduaz dugun pertzepzio subjektiboa hobetzen lagunduko digu kirolak: osasuna, lagunak, gaitasunak, sentimendu positiboak...
Gogo-aldartea: ariketa fisikoa maiz egiten dutenek sedentarioek baino gogo-aldarte positiboagoa eta umore hobea azaldu ohi dute.
Autoestimua: kirolari esker, geure buruaz dugun iritzia hobetzen da, honako ezaugarri hauei buruzko ideia hobetuta: geure sasoi, trebetasun fisiko, gorputz-irudi eta onespen sozialari buruzkoa.
Osasun mentala: ariketa fisikoa erregulartasunez egitea osasun mental positiboa garatzeko giltza dugu; eta egokia da buruko hainbat arazo saihestu edo leuntzeko ere.
Estresa: sasoi hobea dutenek estres-maila baxuagoa dute, arriskuen aurrean erantzun apalagoa; eta normaltasuna azkarrago berreskuratzen dute.